XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Proiektuen garapena 1999ko urtarrilaren 1etik 2001. urteko abenduaren 31ra bitarteko epean burutu beharko da.

Behin epe hau bukatu ondoren, egitate subentzionagarriaren burutzapen osoa frogatuko ez balitz, dirulaguntza benetan burututako gastuei legokiekeen zenbatekora egokitzeari ekingo zaio eta, hortik gorako kopururik jaso bada, itzuli egin beharko da.

Bestalde, aipaturiko epe horretan, onuradunek azken txosten bat aurkeztu beharko dute, egindako azterketen kopia eta berorietatik ateratako ondorioak barru hartuko dituena.

Hala balegokio, eginkizun dagoen proiektu-zatiarengatiko dirulaguntza berri bat eman liteke, baina, beti ere, hurrengo ekitaldian, eta dagokion ekitaldian kreditu egokia eta behar adinakoa egotekotan.

4. Behin enpresa sortzeko proiektuak garatutakoan, enpresa berria 12 hilabeteko epean eratu eta martxan jarri beharko da, delako enpresak nortasun juridikodun Sozietatearen era juridikoa izanik, hurrengo beharkizunok bete beharko dituelarik:

- Bere egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea.

- Lantegi nagusia Bizkaian ezartzea.

- Enpresa sortu berriok nortasun juridikodun merkataritza-sozietatearen edo kooperatibaren era juridikoa izan beharko dute.

Hortaz, honako Dekretu honen ondoreetarako, ez dira Merakataritza Kodeko sozietate era ez duten banakako enpresak, ondasun erkidegoak zein sozietate zibilak onartuko, berorien era juridikoa edozein izanik ere.

5. Lan eta Ekonomi Sustapen Sailak, enpresak aldez aurretik eskaturik, honako artikulu honetako 4. puntuan ezarritako epea luzatu ahal izango du, proiektuaren konplexutasunaren arabera.

3. artikulua. Kontzeptu subentzionagarriak

1. Honako Dekretu honen ondorioetarako subentzionagarriak izango dira BEAZ, S.A. erakunde kudeatzaileak proiektuak garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen gastu guztiak, hala nola, bideragarritasun eta merkatuaren azterketak, ereduak, abiarazteko kanpainiak, etab.

2. BEAZ, S.A.k emandako aholkularitza, antolaketa eta zuzendaritzako zerbitzuak, sustatzaileek ordaindu beharko dituzte, alderdi bien artean ezarritako baldintzen arabera.

3. Horrez gainera, enpresa berriak sortzen direnean, enpresa berriak eratu eta abiarazteagatiko Hobaria eman ahal izango da.

4. Sustatzailak pertsona fisikoak direnean, enpresa banakoak ez badira, proiektuarekiko dedikazioa saritzeko hobari bat eman ahal izango da.

5. Kapitulu honetan ez dira inoiz subentzionagarriak izango garatutako proiektuen zioz sor litezkeen inbertsioak.

4. artikulua. Onura orokorrak

1. Kapitulu honetara bilduriko onura orokorrak itzuli behar ez diren dirulaguntzatan gauzatzen dira, Kapitulu honetako 3. Artikuluko 1 eta 2. puntuetan adierazitako gastuen % 90eraino, proiektu bakoitzeko gehienezko dirulaguntza, sei milioi pezetakoa (6.000.000.), hogeita hamasei mila eta hirurogei koma hirurogeita hiru eurokoa (36.060,73) izango delarik.

2. 3. artikuluko 3. puntuan aipatutako enpresa berriak eratu eta abiarazteagatiko hobaria, gehienez ere, milioi bat eta bostehun mila pezetakoa (1.500.000,-), hau da, bederatzi mila eta hamabost koma hamazortzi eurokoa (9.015,18) izango da, eta ez du inolaz ere sozietatearen kapital ordainduaren %50 gaindituko.

3. Halaber, eraturiko enpresek Sondikako BIC-BEAZeko moduluen lagapenerako egitamuan bilduriko onurez baliatzeko lehentasuna izango dute, egitamu hori arautzen duten Dekretuetan ezar daitezen baldintzetan.